XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herri kantuen ikastaroa eratu da

MUSIKA Kantuen erizpideak gai folklorikoak bezain garrantzitsuak dira herri tradizioaren bilketan

Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatu du

Datorren apirilaren 19tik eta maiatzaren 13ra bitartean, Labayru Ikastegiak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak, Ikastaro berezi bat eratuko du Herri kantuak Hezkuntzan izenburuarekin.

Elkarteak zioenez, kontutan hartu behar da bai erakunde batak bai besteak herri-tradizioaren bilketan eta materiale folklorikoen erakuntzan urteokaz duten esperientzia, herri-kantutegiaren ondaretik jasotako ereduak ikas-prozesuan txertatu azalduko dira eta, batez ere, egunetan egingo diren saiootan.

Gai folkloriokoonen erabileran, beharrezkoa da musika-erizpide sendoetan oinarrituriko lana.

Hori dela eta, lehenengo eta behin musika aldetik beharrezko diren osagai batzuk aztertuko dira: pultsua, erritmoa, barne-entzumena, ostinatoa, motiboa, itxura musikala, kanona, nibelak, notak eta abar.

Honetara, musikaren barru-barruko gai eta arloetan sensibilizazio-bideak lantzea izango da atariko saioetan eingo den ahalegina, elkartearen esanetan.

Haurrentzat

Ikastaro honetan proposatuko diren edukinak guztiz aproposak dira Haur Hezkuntzako irakasleentzat, batez ere I. mailatik 4. mailara lanean diharduenentzat.

Horretaz gain, musikazale zein herri-kantutegiaren zale direnentzat zabalik daude ateak.

Ikas saioak Galdakaoko Eguzkibegi ikastolan izango dira eta arduraduna bertan musika-irakasle den Alberto Lauzirika.

Bi saio emango dira arratsaldeko 17.30etatik 19.30etara.

HAURRAK Ikastaroan haurrek parte hartuko dute